XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dut ikusten atera bidea... - Nik bai, Iazid, hi haiz... - Nik egitea nahi zenuke...? - Baietz... - Iazid uler nezak, hi bezalako mutil argi, gotor, maitagarri baten gandik nolako semea izan nezake... nola haz nezake.

- Ulertzen diñat, Miriam, baina senarrak antzu, hutsal dela baldin badaki, humea ukatuko din? - EZ... bazekik gure herrian ez dugula gehiegi iturriari begiratzen... oso pozik legoke, haurra banu: jendeen esamesa ta erranmerranek zoriona usteltzen digutek.

Gero, hitzegitea utzi duk.

Gure herriko andereen goxotasunari nola uka, nola ihardok... haien beso huts malgu, sendo, bero ta luzeak, sugeen gisa, burua, lepoa, gorputza estutzen dizutenean... Esan nahi diok, ez haizela seguru hume bat eginen dikiola... ahoa tapatzen dik bere ahoaz... Orduak laster doatza... Nonbait hamabiak izanen dituk, senarra bapatean sar baledi? - Ez beldur izan Iazid, zortzi orduko zerbitzua dik, autobusetan lan egiten dik... lauak arte trankil gaituk.

- Miriam, gaizki egin diñat, hirekin ibiliz... - Eta zer? - Ezin diñat beste behin... senarrari utzi beharko hait... - Ez haiz bekaitz...? - Ez, baina hi bahintz antzua?.